EUSKERA | CASTELLANO

Fundazioa

EGUZKILORE FUNDAZIOA Bilboko Elizbarrutiko Cáritasek 2013an bultzatutako erakundea da. Horren jarduerak beti izan du gogoan Caritasek laguntzen dien pertsonen etxebizitza duina eta egokia lortu eta mantentzea.

Aukera hori areagotu egin da azken urteotan, hainbeste lagun eta familiaren sufrimendu egoerak agertu direlako. Izan ere, askok beren etxebizitza galdu edo galtzeko arrisku larrian daude, eta pairatzen ari garen krisialdi ekonomiko latzak bereziki gaizkiagotu egin du.

Gizakiok etxebizitza eskuratzeko dugun oinarrizko eskubidea hartzen dugu kontuan, batez ere. Eskubide hori defendatzen dugu pertsona guztientzat, beren sostengu eta bermerako. Gure ustez, Administrazio publikoek hori babestu, eta herritarrek lagundu behar dute. Onartzen dugu etxebizitza-merkatuaren egungo sistema premiaz irauli behar dela; izan ere, oraindik inbertsio-ondasun gisa dago errotuta, pertsonen oinarrizko beharrak konpontzeko eskubidea izan beharrean.

Gure hartzaileak ahultasun edo gizarte bazterkeria egoeran dauden pertsonak eta familiak dira, etxebizitza batean bizitzeko, etxebizitza mantentzeko edota lortzeko arazoekin, esku-hartze sozialeko plan edo programa baten barruan.