EUSKERA | CASTELLANO

Ikuspegia

1Gizakiok etxebizitza eskuratzeko dugun oinarrizko eskubidea hartzen dugu kontuan, batez ere.  Giza-eskubide bat da eta horren eraginkortasuna Botere Publikoek hartzen dituzten neurrien mende dago, bereziki, baina herritarren eta Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektorearen lankidetza ere beharrezkoa da.

2Etxebizitzaren egungo merkatuari buelta eman nahi diogu; izan ere, etxebizitza inbertsio-ondasuna da oraindik ere,   pertsonen oinarrizko beharrizanak estaltzen dituen baliabide bat baino gehiago.

3116.300 etxebizitza huts daude Euskadin, egungo egoera ekonomikoan. Errealitate onartezina dela iruditzen zaigu, eta ez daukagula zertan hori sufritu.

4Etxebizitzaren gizarte-funtzioan sinisten dugu.  Etxebizitza lortzearen eta gizarte-bazterkeria eta pobreziarekiko babesaren arteko lotura oso estua dela uste dugu.

52013ko ekainaren 11ko Ebazpenean Europako Parlamentuak egiten duen deiarekin bat egin nahi dugu. Horren bidez, gizarte erakundeei eskatzen zaie gizarte-berrikuntza garatzeko, etxebizitza lortzera bideratutako politika berriak aztertzeko xedez.

6Laguntza emateko prozesuaren garrantzia nabarmendu nahi dugu. Horrekin ulertzen dugu gizarte arreta pertsonalizatua ematea, pertsonei beren gaitasunak indartzen lagundu eta gizarteratzeko aukerak emateko.