EUSKERA | CASTELLANO

Gobernu-Organoak

PATRONATUA

Patronatua Fundazioaren gobernu, administrazio eta ordezkaritzako organo gorena da, eta bere kargura ditu fundazioa kudeatzeko zuzendaritza eta kontrol ahalmen guztiak, baldin eta fundazioaren helburuak betetzeko beharrezkoak badira.

EGUNGO OSAERA

Carlos Bargos

PRESIDENTEA
Carlos Bargos Cucó

Kimika Zientzietan Lizentziaduna eta Teologian Diplomaduna. Bizkaiko Cáritaseko Zuzendaria. Sopuertako San Viator Elizbarrutiko Zentroko zuzendaria izan da bederatzi urtez, baita Somorrostroko Prestakuntza Zentroko ikasketaburua eta zuzendari akademikoa ere. Zentro horretan 10 urtez jardun zuen.

Cáritas Bizkaia

PBEREZKO PATRONO KIDEA
Bilboko Elizbarrutiko Cáritas

1956an sortu zen Kanonikoki, Eliza Katolikoaren karitatezko eginkizuna eta zeregin soziala betetzen du Bizkaian, eta justiziaren alde lan egiten du gizarte-ekintzaren bidez. Gizarte-bazterkeria egoeran edo bazterkeria arriskuan daudenengana bideratzen du bere jarduera, betiere ahaztuta daudenei lehentasuna emanda.

PRESIDENTEORDEA
Manuel Moreno Gil

Informatikan ingeniaria, eta Masterra gizarte ekonomian eta irabazi asmorik gabeko erakundeen zuzendaritzan. Bizkaiko Cáritaseko koordinatzaile nagusia. Cáritasen, 2000. urtetik, enplegu arloko arduraduna eta Kidenda-ko koordinatzailea ere izan da. Erakundearen izenean, Euskadiko EAPN pobrezia eta giza bazterketaren aurkako sareko burua da.

IDAZKARIA
Unai Segura Etxezarraga

Zuzenbidean Lizentziaduna eta Praktika Juridikoen Eskola Ikastaroa. Espedienteen sailkatzailea Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sala informatizatzeko prozesuan (90-92). Euskadiko Giza Eskubideen Aldeko Elkartearen bulegoko arduraduna (90-92). Abokatu-laguntzailea abokatuen bulegoan (93). Hezitzailea Cáritaseko Elurra Gizarteratze Zentroan. Gaur egun Elizbarrutiko Cáritaseko Etxebizitza Proiektuaren arduraduna.

DIRUZAINA
Gonzalo Rodríguez Aguirregoitia

ZUZENDARIA
Óscar Seco Revilla

Zuzenbidean lizentziaduna, espezialitate juridiko-ekonomikoan. Abokatua da 1989. urtetik, Bizkaiko Cáritaseko Zerbitzu Juridikoko kide eta HELDU Etorkinei Arreta Sozio-juridikoa egiteko zerbitzuko kide izan da, GizaLab fundazioa zuzendu du, eta Kongresuan diputatua izan da Bizkaitik.