EUSKERA | CASTELLANO

Etxebizitza-parkearen hurbiltasuna kudeatzea

Etxebizitza-parkearen hurbiltasuna kudeatzea

ETXEBIZITZA ESKAINTZA PREZIO ESKURAGARRIETAN

Prezio eskuragarrien ereduak alokairuko etxebizitza bat lortzeko aukera erraztu nahi die erabiltzaileei (erreferentzia bezala hileko 350 euroko zenbatekoa emanez).

Bestalde, finantza-kargei dagokienez iraunkorra eta orekatua izan behar da (errenta/kostua + obren balioa / birgaitzeak / mantentze-lana + jabearentzako berriz jartzeko kostua + erabiltzaileak ez ordaintzeagatik edo berankortasunagatiko arriskuak + altzariak jartzea).

Hilero zenbateko bat kobratzen da fondo metagarri bezala, etxebizitzaren zaintzara lotuta. Horrekin, kontratuaren amaieran egon daitezkeen eta erabiltzaileari egozten zaizkion akatsak konpontzen dira edo bere esku jartzen dira etxebizitza merkatu arruntera sartzea errazteko.

ETXEBIZITZA KUDEATZEKO TRESNA-ZERBITZUAK

  • Etxebizitzak lortzea: Etxebizitza egokia bilatzea.◊Geografikoki banatutako etxebizitza-zorroa osatzea.
  • Bizitzeko prest jartzeko egin beharrekoak.
  • Gremioekin harremanetan jartzea.
  • Tramitazio juridiko eta administratiboa.
  • Kontratazioa.
  • Alokairuen kudeaketa ekonomikoa,
  • Jabetza horizontala.
  • Erabilera, mantentze-lanak eta gertakariak gainbegiratzea.
  • Finantzazioa.
  • Altzariak kudeatzea.
  • Horniduren kudeaketa.
  • Aseguruen kontratuak.
  • Eraginkortasun energetikoa aztertzea.

HURBILTASUNA KUDEATZEA

Parkeko gestio-jarduerak modu arinean egin behar dira, erabiltzaileekin batera eta deribatzen dituzten erakundeekin edo hitzarmena egindako erakundeekin batera, eta jabe edo lagatzaileekin. Horrela, metatutako berankortasuna saihestuko dugu, sortzen doazen arazoak arin konponduko dira eta familien inplikazioa lortuko da etxebizitza eta eraikinen zaintza eta mantentze-lanei dagokienez.

LOTUTAKO JARDUERA OSAGARRIAK

Modu osagarrian, higiezinen kudeaketari lotutako edo bertatik etorritako enpresa-jarduerak garatu daitezke (esaterako etxebizitzak birgaitzeari dagokionez, bigarren eskuko altzariak kudeatzeari dagokionez, eta abar).