EUSKERA | CASTELLANO

Zer eskaintzen diegu erabiltzaileei

GELA/EGOITZA BALIABIDEAK

1Baliabide hori pertsona hauei eskaintzen zaie:

  • Etxebizitzarik ez dutenei.
  • Infraetxebizitzetan daudenei (etxebizitza desegokiak, bizitzeko moduan ez daudenak, jendea pilatzen den lekuak,…)
  • Etxebizitza mantentzeko arazoak dituztenei (ohiko etxebizitzatzat dutena galtzeko arriskua, bai hipoteka-zorrari aurre egin ezin diotelako, baita alokairu-kontratuaren errentak ordaindu ezin dituztelako).
  • Etxebizitza lortzeko arazoak dituztenei, arrazoi ekonomiko, administratibo edota sozialengatik.

2Gizarte esku-hartzeko prozesu baten barruan: Kasu guzti horietan, dispositiboan parte hartzeko familiari laguntza emateko plan indibidualizatu bat edo bakarkako plana onartu behar dute erabiltzaileek.

3Etxebizitzan eta inguruko erlazioetan zentratutako laguntza-prozesu batekin. Berankortasunaren prebentzioa eta etxebizitzaren zaintza ere lantzen ditu.

4Baliabideetara sartzeko lehentasuna irizpide hauetatik abiatuta egiten da:

  • Prebentzioa, egoitza baliabidea emateari lehentasuna emanez, gizartetik aldendu edo bazterkeria eragin dezaketen prozesuak geldiarazi behar diren kasuan.
  • Gizarte ahultasuna: Bazterkeria arrisku handieneko egoerei lehentasuna ematea, balorazio eta diagnostiko sozialerako tresnaren bidez modu objektiboan neurtuta.

5Gela-dispositibotik irteten dira itxura guztien arabera familiek egoitza-baliabide bat lortzeko autonomia osoa dutenean.

ARRETA, INFORMAZIOA, ORIENTAZIOA, AHOLKULARITZA ETA BITARTEKARITZA EMATEKO ZERBITZUA

Gizarteratze eta laneratze prozesuak garatzeko eta etxebizitza bat lortu eta mantentzeko aukera ematen duena. Gizarte langile batek koordinatutako gizarte zerbitzu iraunkor bat. Laguntza juridiko, psikologiko, finantza arloko eta soziolaboralarekin osatzen da.

GIZARTE ARLOAN ETA HARREMANEI ETA OINARRIZKO ESKUBIDEEI DAGOKIENEZ FAMILIA ETA PERTSONEI LAGUNTZA EMATEA

Uste dugu ezinbestekoa dela zailtasunak dituzten familia eta pertsonei laguntzea.

  • Laguntza hori emateko orduan gizarte eta erakunde eta instituzioekin koordinatu behar gara (bereziki Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin).
  • Diziplina artekoa,  ezagutza arlo desberdinen esku-hartzearen bidez.
  • Komunitate ikuspegiarekin, eta beraz, familiak txertatuta dauden komunitateko erlazio eta parte-hartze aspektuei garrantzia emanez.

GIZARTE BITARTEKARITZA ETA ELKARBIZITZA BABESTEKO ZERBITZUA

Pertsona edo familia erabiltzaileen eta erakundeen, auzokideen, familia eta etxebizitzen jabeen arteko harreman eta interakzioetan lan egiten dugu, edo etxebizitza konparatuetan elkarbizitza erraztuz.